Derbian beste puntu bat urratu du Hondarribia FE-k

Real Unionek eta Hondarribia FE-k hiruna berdindu dute Ohorezko Mailako derbian. Azken bost partidetatik bakarra galdu dute hondarribiarrek.

Puntuz-puntu ari da Hondarribia FE zulotik urrundu nahian. Azken 11 partidetatik sei berdindu ditu, eta azken bostetan hiru berdinketa eta garaipen bat eskuratu ditu Ohorezko Mailako taldeak. Garaipen gehiago behar dituzte baina, galtzea baino, hobe aurkariarekin puntuak banatzea, batez ere etxetik kanpo. Larunbatean 3-3 berdindu zuten Real Unionen kontra Galeko zelai txikian. Irundarrak 2-0 aurreratu ziren, baina berdeek markagailua iraultzea lortu zuten, 2-3 jarriz (Borja Lopezek, Jon Ander Irastorzak eta Mikel Muguruzak sartu zituzten golak). Etxekoen berdinketa 65. minutuan iritsi zen, eta hortik aurrera Hondarribiak laugarrenaren bila jarraitu zuen, baina arrisku gehiegirik sortu gabe. Ikusi bideo-laburpena Hondarribia FE-ren Facebook orrian Hurrengo partida etxean jokatuko du Hondarribiak, larunbatean, 16:00etan. Vasconia izango da aurkaria, sailkapeneko azken bigarrena. Hondarribiko taldeak irabaziz gero, zazpi puntuko tartea irekiko luke talde donostiarrarekiko.

Hondarribiko kirol emaitzak

Real Union 3-3 Hondarribia FE

Hondarribiarrak pozik erretiratu ziren aldageletara (arg: @hondarribiafe)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.