Parodiarik gabe, baina badatoz inauteriak

Aurten ez da parodia olinpikorik izango, baina ondo pasatzeko arrazoi ugari dago Hondarribiko inauterietan. Horietako bat, Abiyuan 15.ez aterako dela.

Abiyuan inauteriak

2003tik ez du hutsik egin Abiyuan txarangak. Aurten 15 urte ospatuko dituzte

Herri Olinpiadetako parodia, hori izango da aurtengo Hondarribiko inauterietako hutsune handiena. Ez dugu esango parodiaren beharrik ez dutela, ez litzatekeelako egia izango, baina Jostaldiko ekitaldirik gabe ere sekulako pinta dute Hondarribiko inauteriek. Udalak eta zenbait elkarteek prestaturiko egitarauari, norberaren jarrerari gaineratu behar zaio, eta aurten urteurren berezi bat ospatuko da, 15 urte beteko direlako Abiyuan txaranga nekaezinak bere ibilbidea hasi zuenetik. 2003ko inauterietan atera ziren kalera lehen aldiz Abiyuanekoak eta aurten urteurrena ospatzeko gogoz dabiltza. Asteburuan zehar haien inguruan ibiltzen denak, ongi pasako du seguru. Aurreko urteetako egitarauaren antza du aurtengoak, klasikoak errepikatzen dira, eta ez da txarra. Ostegunean, musika eskolaren kalejira; ostiralean, Sainduako mozorro festa; larunbatean, mairuak eta dantzariak baserriz baserri eta, Alde Zaharrean, herri bazkaria eta animazio musikala; eta igandean, desfilea, goizez, eta antzerkia, arratsaldez. Hori, eta gehiago izango da aurtengo mozorro festa Hondarribian.

Hondarribiko inauteriak

Hilak 8, osteguna

  • 18:00etan, Alde Zaharrean zehar. Hondarribiko Musika Eskolako ikasleen Inauteri Kalejira.

Hilak 9, ostirala

  • 18:00etan, Saindua Udal Gaztelekuan. Mozorro festa, Udal Gazteria Arloaren eskutik.

Hilak 10, larunbata

  • 09:00etan, Saindutik abiatuta. Mairuak baserriz-baserri, Emeki elkarteak antolatuta.
  • 12:30ean hasita, kalez kale. Abiyuan Txaranga.
  • 14:30ean, Arma Plazan. Mozorro bazkaria.
  • 15:30ean, baserri eremuan. Euskal Inauteria, Meakako Adixkideak eta Egoipar Meaka euskal dantza taldeen eskutik.
  • 18:00etatik 22:00etara, Alde Zaharrean. Peña Poteo txaranga, eta ondoren DJ Albaro. La3 konpartsak antolatuta.

Hilak 11, igandea

  • 10:30ean, Inauteritako desfilea. Ibilbidea: Arma Plaza, Minasoroeta, Sabin Arana Goiri, Zuloaga eta San Pedro.
  • 17:30ean, Arma Plazako karpan. Tor magoa, haurrentzako euskarazko magia ikuskizuna.
  • 19:00etan, Itsas Etxea Audtoriumean. Yllana konpainiaren The Primitals helduentzako antzezlana, gaztelaniaz. 6 euro.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.