Gaur hasiko dira Euskaraldia Hondarribian aktibatzen

'Euskaraldia, 11 egun euskaraz' Hondarribian antolatzeko parte hartze prozesua abiatuko dute. Udalak eta Blaganek herritarrei deitu diete.

Euskaraldia Kike Amonarriz

Urtarrilaren 25ean Kike Amonarrizek hitzaldia eman zuen Itsas Etxean Euskaraldia aurkezteko

Gaur egingo dute Euskaraldia, 11 egun euskaraz programa Hondarribian antolatzen hasteko lehen aktibazioa saioa, 18:00etan Kultur Etxean. Euskal Herri osoan egingo da Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, baina herri bakoitzak bere dinamika propioa beharko du, parte hartze prozesuaren bidez zehaztuko dena. Gaurkoa, prozesu horren lehen urratsa izango da, eta Hondarribiko Udalak eta Blagan Euskara Elkarteak herritarrei deia luzatu diete, aktibazio saioetan parte hartu dezaten: “Udalak eta Blaganek Euskaraldia gure herrira ere zabaltzea nahi dugu, eta nola egin erabakitzeko parte hartze prozesua antolatu dugu. Parte hartze prozesu hau euskararen erabilera eremu guztietan areagotzeko urratsak eman nahi dituzten guztiei zuzenduta dago”. Gaurko saioan, eta hilaren 20an toki eta ordu berean egingo den bigarrenean, Euskaraldia prestatzeko zein urrats eman erabakiko dute: “Euskaraldia Hondarribian nola antolatuko dugun irudikatuko dugu partaideok, eta behin parte hartze prozesua amaitutakoan herrian emango ditugun hurrengo urratsak zein izango diren erabakiko dugu”.
Parte hartzeko bete beharreko fitxa
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.