Irungo Udaleko Mugirkotasun sailak, Eusko Trenbide Sareari gutun bat bidali berri dio, lehen bezala, Irundik topoa hamabost minutuero pasa dadin eskatuz.
Kateako Euskotren geltokia (Bentak).
Irungo Udaleko Mugikortasun sailak Eusko Trenbide Sareari gutun bat bidali berri dio, lehen bezala, Irundik topoa hamabost minutuero pasa dadin eskatuz. Irungo Oiasso 2000 Federazioak hasi zuen eskaera, eta orain, udalak bideratu du.
Urtarrilean indarrean ordutegi berriak jarri zituen Euskotrenek, eta horrela, maiztasuna aldatu dute. Orain, larunbatetan, 30 minutuero pasatzen da topoa Irundik, eta orain ordea, 15 minutuero pasatzea eskatu dute. Mugikortasuneko ordezkari Cristina Labordak nabarmendu duenez, inguruko herrien arteko konexioa hobetuko luke maiztasun aldaketak.