Bonolotoak zortea ekarri du Irunera. Aiako Harria kaleko Varona liburudendan zigilatutako txartel bati bigarren kategoriako saria egokitu zaio.
Aiako Harria kaleko Varona liburudendan egin zuten txartela.
Atzoko (asteartea) bonolotoko zozketak saria utzi du Irunen. Bigarren kategoriako saria, hain zuzen ere: horren jabeak 62.528 euro jasoko ditu, bost zenbaki eta osagarria asmatzeagatik. Lehen kategoriako irabazlerik ez zen izan atzoko zozketan, hau da, sei zenbaki eta osagarria asmatu zuenik ez zen izan.
Saritutako txartela Varona liburudendan egin zuten, Aiako Harria kaleko 3. zenbakian dago. Saridunak bederatzi euro erabili zituen asteko bono bat egiteko (asteko hiru zozketetan parte hartzeko aukera ematen du).
Irungo asmatzaileaz gain, beste bi txartel izan ziren sarituak. Bat Madrilekoa, bestea Murtziako Puerto de Mazarron herrikoa.