Inauteriak, Irunera iristear
Inauteriak larunbatean hasiko dira Irunen, kaldereroen konpartsaren desfilearekin. Igandean, berriz, artzain eta inudeen txanda izango da.
- 19:00etan, Alberto Anguera plazatik abiatuko dira kaldereroak. Irungo Atsegiña elkarteak antolatu du desfilea. San Juan plazan bukatuko dute bidea.
- 12:00etan, Santiago auzotik abiatuko da artzain eta inudeen konpartsa, Eraiki Dantza Taldearen ekimenez. Hiritik bira eman ondoren, Luis Marianon bukatuko dute bidea. Zabaltza plazan Irungo Kontserbatorioko bandaren laguntza izango dute, ondoren Luis Marianora joateko.
- 19:00etan, Zanpantzar Konpartsa Alberto Anguera plazatik abiatuko da, eta Zabaltza plazan bukatuko du bidea. Partaideak: Irungo Musika Kontserbatorioko kideak, Auntxa Trikitixa Taldea, Txingudiko Dultzaineroak eta Bidasoako Erraldoiak. Gaiteroak ere egongo dira.
- 19:30ean, Zabaltza plazan Zanpantzar jarriko dute, eta Erraldoien Balsa dantzatuko dute. Partaideak: Bidasoak Erraldoiak eta Udal Kontserbatorioko kideak.
- 20:00etan, Amaia KZn, konpartsen aurkezpena.
- 09:00etan, landa eremuko inauteriak Behobia eta Bidasoa auzoetan Eraiki Dantza Taldearen eskutik.
- 09:30ean, landa eremuko inauteriak, Meakako baserrietatik, Ibarla Meaka Dantza Taldearen eskutik.
- 10:00etan, landa eremuko inauteriak, Anakako baserrietatik Txorimaloak Soinu Taldearen eskutik.
- 12:05an, Pio XII plazatik, Euskal Herriko Inauteriak, Altsasuko inauterietan oinarrituta, Momotxorroekin, Kemen Dantza Taldeak antolatua. Hiritik bira eman ondoren, Erromes plazan bukatuko dute bidea.
- 17:00etan, konpartsen desfilea Letxunborro ibilbidetik hasita. Urdanibia plazan bukatuko dute bidea.
- 20:30ean, San Juan plaza inguruan, Burrunba elektrotxarangaren saioa.
- 20:30etik 23:30era, Diskofesta Zabaltza plazan.
- 09:00etan, landa eremuko inauteriak Meakan, Egoipar Meaka Dantza Taldearen eskutik.
- 09:00etan, landa eremuko inauteriak Meakan, Meakako Adixkideak Dantza Taldearen eskutik.
- 09:00etan, landa eremuko inauteriak Olaberrian, Kemen Dantza Taldearen eskutik.
- 17:00etan, Letxunborro ibilbidetik abiatuta, inauterietako herri desfilea Zanpantzarrren eta konpartsen parte hartzearekin. Urdanibia plazan bukatuko dute bidea.
- 19:00etan, Zabaltza plazan, dantza egiteko aukera Irun Hiria Musika Bandarekin.
- 19:30ean, Zabaltza plazatik abiatuta, Sardinaren Ehorzketaren desfilea aterako da. Ondoren, Zanpantzar San Juan plazan erreko dute.