Ikasle Abertzaleak erakundeak bertso afaria antolatu du larunbaterako Irati Alcantarilla, Igauri Lopetegi eta Manu Goiogana bertsolariekin.
Manu Goiogana da Haziako afariko partaideetako bat.
Larunbaterako (otsailak 3) Ikasle Abertzaleak erakundeak bertso afaria antolatu du Hazia elkartean. 20:30ean hasiko da, eta 10 euroko sarrera ordainduz gero (tiketak Hazian eros daitezke), Irati Alcantarilla, Igauri Lopetegi eta Manu Goioganaren bertsoez, eta afari oparoaz gozatzeko aukera izango da. Giroa, ordea, ordainezina izango da.
Gaur da tiketak eskuratzeko azken eguna. Haziako aukeraz gain,
Twitterrera nahiz Instagramera mezua bidaltzea nahikoa da sarreraren erreserba egiteko (Bidasoko Ikasle Abertzaleak erakundearenak dira kontu joriek).
Gogoan izan, gainera, ostegun honetan
Irunabarren Kabigorriko Bertso Gaua dagoela.