Historia genero ikuspegitik berraztertzen ari da Mari Jose Noain antropologoa. Bihar, Egiptora bidaiatuko dute Emekiren egoitzara hurbiltzen direnek.
Lehen hitzaldian toperaino bete zen Emekiren egoitza
Historia genero ikuspegitik berrikusten ari dira Hondarribiko Emeki elkartean, Mari Jose Noain arkeologo eta antropologoak prestatu duen
hitzaldi zikloaren bidez. Duela bi aste Historiaurrea landu zuen Noainek eta aste honetan, Antzinateko Egipto izango da aztertuko duen garaia. Historiaren kontakizunean ezkutuan geratu diren emakumeak izango ditu aztergai, baita mitologia ere. Bihar izango da, asteazkenez, Emekiren egoitzan (Molla etorbidea, 1), 18:00etatik 19:30era. Zikloa gaztelaniaz da, eta Hondarribiko Udalaren babesa du.
Orotara, lau hitzaldik osatzen dute zikloa, hamabostean behin hitzaldi bana. Egiptoren ondoren, Grezia eta Erroma aztertuko ditu hondarribiarrak. Bakoitza bestearen independentea da, eta ez dago izena eman beharrik. Hori bai, lehengoaren arrakasta ikusita, garaiz joatea komeni da, lekua hartzeko.