Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Historiaurrea eta antzinatea genero ikuspuntutik irauliz

Mari Jose Noain antropologoak lau hitzaldi eskainiko ditu Emekin, asteazken honetan lehenengoa. Ezkutuko emakumeak azalaraziko ditu.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2018/01/16
Mari Jose Noain

Ezkutuan egon diren historiako emakumeak azalaraziko ditu Noainek

Zer logika dauka gizakiaren eboluzioa adierazteko beti gizonaren irudia erabiltzeak? Zergatik irudikatzen da gizona Paleolito garaiko kobazuloetako margoen egile bezala? Zergatik dira gizonak Antzinateko pertsonai ezagun ia guztiak? Ba historia gizonezkoek idatzi izan dutelako, eta euren bertsio hori zalantzan jartzen ez delako. Baina Mari Jose Noain arkeologo, antropologo eta blogari hondarribiarrak buelta eman nahi dio horri, eta aste honetatik bertatik hasita, genero ikuspuntua aintzat hartuta berraztertuko du historia. Emeki elkarteak antolatuta, eta Hondarribiko Udalak babestuta, lau hitzaldi emango ditu Noainek Puntaleko eskola zaharrean, hurrenez hurren, Emakumea Historiaurrean (hilak 17), Emakumea Antzinako Egipton (hilak 31), Emakumea Antzinako Grezian (otsailak 14) eta Emakumea Antzinako Erroman (otsailak 28). “Batez ere historia nola idatzi den berraztertu nahi dut, gizonek idatzi izan dute, eta erabat distortsionatuta azaldu zaigu, emakumeen papera erabat aldatuta dago. Iritsi zaiguna eta kontatu digutena ez dela beti horrela”. Hitzaldiak gaztelaniaz izango dira. 18:00etan hasiko dira, eta ordu eta erdiko iraupena izango du bakoitzak gutxi gorabehera, galderentzako tartea barne. Urtarrilean bi eta otsailean beste bi izango dira, baina ez jarraian, bi astean behin baizik. Zikloa dohainekoa da, eta gaiak banaka prestatu dituela azaldu du Noainek: “Ez da zertan lauetara joan behar, ez dago izena eman beharrik, eta nahi denera joan daiteke”. Beste hiruekin alderatuta, aste honetakoa desberdina izango dela azaldu du arkeologoak: “Historiaurrean ez dago idatzirik, informazioa oso motza da, arkeologia bakarrik dugu. Ez dut azalduko emakumeen papera nolakoa zen, nola kontatu diguten baizik, Ideia hori aldatzen saiatuko naiz. Ez dut emakumeari buruz asko kontatuko, ez dakigulako, baina behintzat hori aldatuko dut, kontatu digute gizona ehiztaria zela eta emakumea etxean geratzen zela haurrak zaintzen, ez dakigu horrela ote zen”. Historiaurrearen barruan Paleolito garaian aztertuko du bereziki, “genero gaia lantzeko interesgarriena delako”. Antzinatean, aldiz, idatziak azaltzen dira, eta idatzitakotik hartuko du hitzaldietarako informazioa, hori bai, normalean nabarmentzen ez diren pertsonaiak azalaraziz: “Egipton, Grezian eta Erroman baditugu testuak, baina gizonek idatzitakoak, eta testu horietan ezkutuan dauden emakumeak berreskuratzen saiatuko naiz, badaudelako”. Aspasia Miletokoa, Safo poetisa, Alejandriako Hipatia… landuko dituenetako batzuk dira, eta mitologia ere aztertuko du, “mitologiak gizartea nolakoa zen adierazten duelako, informazio piloa ematen digu”. Lehen aldia da eskualdean antzinatea genero ikuspuntutik lantzen dena, eta lehen aldia Noainek bere herrian hitzaldiak emango dituena. Horregatik, ilusio handiz prestatu du gaia: “Eskerrak eman nahi diot Emekiri aukera hau eskaintzeagatik, historia genero ikuspuntua aintzat hartuta Hondarribian azaltzeko aukera emateagatik”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Gipuzkoa, Euskal Herria

65 urteko motor gidari bat hil da Donostian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.