Datorren otsailaren 3an, 2018rako Irunen Gure Esku Dago plataformak antolatu duen herri galdeketak izango dituen ezaugarriak finkatzen hasiko dira.
Aurten egingo duten herri galdeketari begira jarri dira dagoeneko Irungo plataformatik.
Gure Esku Dago egitasmoaren barruan iaz Irunen sortu zuten Hartu Hitza plataforman jada 2018ko herri galdeketari begira jarri dira.
Datorren otsailaren 3an (larunbata), Amaia Kultur Zentroan (areto txikian), etorkizuneko herri galdeketa eta giza kateak izango dituzten ezaugarriak finkatzen hasiko dira. Gainera, herri galdeketa babesteko herritarren artean sinadura bilketa egiten hasiko dira. Horretarako, herritar orori luzatu diote deialdia. Saioa 11:00etatik 12:30tara izango da.