Martxoaren 16an, Hondarribiko emakume kirolari, gizon kirolari, kirol elkarte eta kirolarekin zerikusia duen pertsona nabarmenduena sarituko dituzte.

2016ko nominatuak eta diploma jaso zutenak, Txema Olazabalekin eta udal ordezkariekin.
Bi urtean behin egiten duten Olazabal Kirol Sari banaketa Hondarribira iristear da. Dagoeneko hirugarren ediziora iritsi dira eta martxoaren 16an egingo dute Hondarribiko Udalak antolatutako sari banaketa, azken bi edizioetan bezala, Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean.
Martxoko galan, lehiaketari izena ematen dion Txema Olazabal golf jokalaria egongo da. Herriko kirol taldeek eta zenbait kirol kazetarien bozken bitartez aukeratuko dituzte 2016 eta 2017 urteetan emakume kirolari, gizon kirolari, kirol elkarte eta kirolarekin zerikusia duen pertsona nabarmenduena.
Otsailaren 2a izango da kirolarien zerrendak bidaltzeko azken eguna. Kirolariak baloratzeko epaimahaia Hondarribiko alkateak, Kirol arloko zinegotziak, kirol kazetari batek, herritar batek eta kirol teknikariak osatuko dute.