Laia erretegiko Asier Alcalde, hirugarrena Madrid Fusionen

Madrid Fusion kongresuko Errebelazio Sukaldaria lehiaketako hirugarren saria irabazi du Asier Alcalde irundarrak, eta sare sozialetan bozkatuena izan da.

Hondarribiko Laia Erretegiko Asier Alcalde irundarrak Madrid Fusion kongresuko Errebelazio Sukaldaria lehiaketako hirugarren saria irabazi berri du. Sare sozialen bozketan, gainera, bozkatuena izan da Alcalde. Gastronomia arloko 40 adituk osatu dute Errebelazio Sukaldaria lehiaketako epaimahaia, eta 2017an zehar bilakaera nabarmena izan duten Espainiako Estatuko sei sukaldariren artean egin dute hautaketa. Alacanteko Murri jatetxeko Nahin Perezek lortu du lehen saria, eta Madrilgo Membibreko Victor Membibre geratu da bigarren. Dudarik gabe, olatuaren goialdean dago Alcalde, duela gutxi bi urtean behin egiten den Urteko Sukaldaria lehiaketako finalerako sailkatu baitzen irundarra.
Laia Asier Alcalde Madrid Fusion

Asier Alcalde, ezkerrean, beste bi irabazleekin

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.