Lehentasuna oinezkoentzako bideetan jarri dute bi udalek. Ikastolarekin jada hasi dituzte hartu-emanak, kontsentsua bilatze aldera.
Oinezkoentzako bideetan jarriko dute lehentasuna.
Txingudi Ikastolarako sarbideak ez dira egokiak. Horren jakitun dira Irungo eta Hondarribiko udalak. Horregatik, hezkuntza zentrora joateko oinezkoentzako bideak hobetzeko konpromisoa hartu dute. Joan den ostiralean bildu ziren bi udaletako ordezkariak Txingudi Ikastolako kideekin, sarbideen gaineko azterketaren faseari ekiteko.
Ikastetxerako sarbideen gaineko ikerketa agindu dute bi udalek. Eginda dagoenean, ikastolarekin bilduko dira, kontrastea egiteko. “Lehentasuna oinezkoen pasabideak hobetzea da. Baina beste hainbat arlo hobetzeko lanean jarraituko dugu, hala nola oinezkoen eta ibilgailuen arteko elkarbizitzan, edo zentroaren inguruan autoak uzteko plaza gehiago nola egin daitezkeen bilatzen”, esan dute bi udalek.
Kontzientziazio kanpainak ere iragarri dituzte. Txingudi Ikastolan jada arlo horretan lanketa egiten ari dira.