Blaganen irteera Izazpi mendira

Eguraldia lagun izanez gero, bista paregabeak izango dituzte, Gipuzkoako balkoitzat jotzen baitute askok Izazpi mendia.

Blagan Euskara Elkarteak urteko lehen irteera antolatu du iganderako. Urola Garaia eskualdera joango dira, Zumarragako Antio ermitatik Izazpi mendia igotzeko. Eguraldia lagun izanez gero, bista paregabeak izango dituzte, Gipuzkoako balkoitzat jotzen baitute askok Izazpi. Eroskiko aparkalekutik abiatuko dira, 08:00etan. Orain arteko irteeretara joan ez direnek posta elektronikoz idatzi dezakete, txangoaren xehetasunen berri jaso dezaten: itzulerako ordutegia, jateko zer eraman, eta abar.
Mondarrain Blagan

Ia hilabetero antolatzen ditu mendi irteerak Blaganek. Irudian, azarokoa, Mondarrainera egindakoa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.