Dagoeneko pilotalekuaren zenbait zati eraitsi dituzte, eta datozen asteetan, Sargia parketik izango duen sarreraren zimenduekin hasiko dira.
Irungo Uranzu pilotalekuak egun duen itxura.
2017ko abendutik, Uranzu frontoian obretan ari dira. Dagoeneko pilotalekuaren zenbait zati eraitsi dituzte, eta datozen asteetan, Sargia parketik izango duen sarreraren zimenduekin hasiko dira.
Orain arte, alboko frontoi txikiaren estalkia eta fatxada bota dituzte, eta Junkal kaleko pareta zein harmailak ere eraitsi dituzte. Jose Antonio Santano Irungo alkatea obrak bisitatzen egon da eta jakinarazi duenez, 16 hilabeteko iraupena izango dute. Horretarako, udalak 4,5 milioi euroko inbertsioa egingo du.
Uranzuren berritze proiektua, San Juan alde zahar berri baten proiektutik sortutako egitasmoa da. 2009tik Urdanibia plaza eta San Martzial kale berritu dituzte eta pilotaleku zaharraren berritzearekin amaituko dute proiektua bere osotasunean.