Ketxus Ponce hondarribiarrak irekiko du Olako txotx garaia

Igande eguerdian probatuko dute sagardo berria Meakako sagardotegian.

Irungo Meaka auzoko Ola sagardotegiak igande eguerdian irekiko du txotx garaia. Ketxus Ponce euskaltzale eta ekintzaile hondarribiarra izango da iazko sagarrekin ekoitzitako sagardo berria probatzen lehena. Besteak beste, aro zaharreko Hondarribiko Herri Olinpiaden antolatzaile taldeko kide izateagatik, Hondarbiko Hitzak jaso eta zabaltzen egindako lanagatik, eta Iruñeko sanferminetako bi peñen arteko traineru estropada antolatzeagatik hautatu dute hondarribiarra. Poncez gain, trikitilariak, txalapartariak eta Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariak gonbidatu ditu Olak igande eguerdiko ekitaldirako. 14:00ak aldera zulatuko dituzte kupelak, baina 10:30etik irekiko dute taberna. Maiatza bukaera arte Igandean hasi eta maiatza bukaera arte iraungo du txotx garaiak Olan. Sagardotegi menuaren prezioa 28 eurokoa da bertan (9 euro haurrena). Larunbatetan afaltzera joaten direnek, zuzeneko trikitilariak izango dituzte giroa sortzen; ostiraletan, otsailetik apirilera.
Sagardoa txotx

Maiatza bukaera arte eskainiko du sagardotegi menua Meakako sagardotegiak

 
Erlazionatutako edukiaKetxus Ponceri elkarrizketa
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.