Hondarribiak garaipen batekin hasi du Euskal Herriko zesta liga

Lehen aldiz bi bikoterekin lehiatzen hasi da Hondarribiko Pilota Eskola zestako Euskal Herriko Ligan, bana senior eta kadeteetan.

Lehen aldiz, Hondarribiko Pilota Eskolak bi talde izango ditu aurten zesta-puntako kluben arteko Euskal Herriko Ligan, bat nagusietan eta beste bat Kadete Mailan. Joan den asteburuan hasi zen txapelketa eta nagusien taldeak garaipena lortu zuen Gasteizen Euskal Jai Alairen kontra (35-18). Kadeteek porrot batekin egin zuten debuta Euskal Herriko ligan. Ikusi behean, joan den asteburuan Hondarribiko Pilota Eskolako bikoteek lorturiko emaitzak:

Zesta-punta

Euskal Herriko Liga. Nagusiak
  • Hondarribia-Euskal Jai Alai2  35-18
Euskal Herriko Liga. Kadeteak
  • Hondarribia-Donostia Jai Alai  23-30
Errendimendua. Haurren Maila
  • Hondarribia1-Zumaia1  14-30
  • DanokBat3-Hondarribia2  30-4
Eskolartekoa. Alebinak
  • Gazteleku-Hondarribia1  25-12
  • Hondarribia3-Hondarribia2  25-18

Esku-pilota

Eskuz binaka. Kadeteak 3. Maila
  • Eibar-Hondarribia  11-22
Eskuz binaka. Infantilak 2. Maila
  • Hondarribia1-Behar Zana  1-18
  • Oiarpe1-Hondarribia2  18-3
Eskuz binaka. 2. urteko alebinak
  • Hondarribia1-Txulobi   4-16
  • Mundarro-Hondarribia2  16-3
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.