Hamabi plaza horiez gain, Administrazio Bereziko goi mailako teknikari baten hautaketa prozesua ireki dutela jakinarazi dute udaletik.
Hamabi plaza berri ireki dituzte.
Irungo Udaleko Langilego eta Herritarren Segurtasun arloko ordezkari Lourdes Larrazak, hiriko Udaltzaingoan ireki dituzten plazen berri eman du gaurkoan. Horrez gain, Administrazio Bereziko goi mailako teknikari baten hautaketa prozesua ireki dutela jakinarazi du.
Hamabi agente berri behar dituzte Irunen. Oinarriak, 2017ko GAO aldizkarian eskuragarri daude eta hautaketa prozesua datozen hilabeteetan gauzatuko dute. Gainera, ondorengo enplegu eskaintzak ere egingo dituzte etorkizunari begira: kontu hartzailetzako kontabilitate teknikaria, antolakuntza eta kalitate teknikaria, prebentzio eta gizarte txertaketa tteknikaria, berdintasun eta gizarte integrazio tekinaria, obretako bi laguntzaile haurtzaindegiko hezitzaile bat, atezain mantentzaile bat, ikastetxeko bi atezain eta obretako brigada arduraduna. Plaza guzti horien hautaketa datozen hiru urteetan egingo dute.
Informazio gehiago,
Irungo Udaleko webgunean eskuragarri dago.