Joan den asteartean, hamarka irundar elkartu ziren udaletxean,Iratxe Sorzabal euskal presoaren aurkako hiru euroaginduak salatzeko.
Hamarka lagun elkartu ziren euroaginduen aurka.
Joan den asteartean, hilak 16, hamarka irundar elkartu ziren udaletxe aurrean, beste behin, Iratxe Sorzabal euskal preso irundarraren egoera salatzeko. Kalera! dinamikak egin zuen deialdia eta ‘Euroagindurik ez, Iratxe etxera’ lelopean elkarretaratu ziren. Atzo ikertu behar zituen Parisko Auzitegiak Espainia Estatuko Audientzia Nazionalak eskatutako hiru euroaginduak.
Bestalde, gogoratu 2017ko irailean, Frantziako Sud-Francilien espetxean dagoen Sorzabali Istanbulgo Protokoloa aplikatuko ziotela jakinarazi zuela Berriak, 2001ean presoak egindako tortura salaketa “sinesgarria” ote den ikertzeko.