Lehiaketara aurkeztu diren hamaika lanetatik, Adrian Martin Paino irundarren 'Inauteri jasangarriak' lanak epaimahaiaren balorazio onena jaso du.
Aurtengo inauterietarako, aurreko urteetan bezala, Irungo Udalak festen berri emateko kartela aukeratzeko lehiaketa egin du. Adrian Martin irundarraren lana aukeratu dute hamaika partaideen obretatik, epaimahaiaren balorazio onena jaso ondoren. ‘Inauteri jasangarriak’ lanarengatik jaso du irundarrak lehen saria.
Epaimahaia Santiagoko Deabruak, Gazte Landetxa, Jazz Arte, Belaskoenea, San Vicente de Paul, Elatzeta, El Pilar eta Irungo La Salleko Guraso eta Ikasleen Elkarteak eta My Dance Studioko kideek osatu dute.
Adrian Martinek 500 euroko saria jasoko du. Bigarren sailkatuak, Alberto Martinezek, berriz, 150 euro eramango ditu etxera. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Amaia Kultur Zentroan ikusgai izango dira, hilaren 26tik otsailaren 13ra bitarte.
Adrian Martin Paino irundarraren lana.