Irungo Udaleko Euskara arloak, Urtxintxa aisialdi eskolarekin bat, euskara sustatzen jarraitzeko proiektu berri bat aurkeztu dute.
Gaur aurkeztu dute egitasmoa.z
Irungo Udaleko Euskara arloak, Urtxintxa aisialdi eskolarekin bat, euskara geletatik plazara hedatzeko helburuarekin sortutako egitasmo berria antolatu du. Gaur aurkeztu du programa Euskara arloko ordezkari Josune Gomezek, Urtxintxa aisialdi eskolako Zuriñe Urbieta eta Maite Sagasetarekin batera.
Irungo gaztetxoen egunerokotasuneko eremu horietan euskarak tokia izatea nahi dute antolatzaileek, eta iaz Irunen egindako
kale neurketan ateratako emaitzen harira, beste formatu batean lanean jarraitzeko erabakia hartu du Euskara arloak.
Irun Kuadrillak 2.0 ostiralero 19:00etatik 21:00etara gauzatuko duten egitasmoa da, 12-16 urte bitarteko irundarrei bideratutakoa. Irungo elkargune ezberdinetan topaketa ugari egingo dituzte, eta gazteen izen ematearen araberako taldeetan banatuko dituzte partaideak. Euskara arlotik jakinarazi dutenez, haurrak protagonista nagusiak izango dira, haiei hitza eta partaidetza eskainiz, hamarka jarduera jorratuko dituzte. Egitasmorako momentuz erabiliko dituzten guneak erdigunea, Behobia-Artia eta Anaka eta Katea auzoak izango dira.
Urtxintxa aisialdi eskola dagoeneko proiektua aurkezten ari da Irungo ikastetxeetan. Bertan egin beharko dute gazte interesdunek izen ematea, hilaren 15etik 19ra bitarte.