Ficoba eta AZTIren eskutik, Uhinak Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Mugaz gaindiko III. Biltzarra egingo dute martxoaren 6 eta 7an.
Ficoban egingo dituzte bi saioak.
Ficoba eta AZTIren eskutik, Uhinak Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Mugaz gaindiko III. Biltzarra egingo dute martxoaren 6 eta 7an. Aurten ere, Arku Atlantiko kostaldea ikergai izango dute egitasmoan.
Klimaren aldaketak kostaldean dituen ondorioei nola aurre egin arituko dira, planteamendu aktibo baten ikuspegitik zein neurri hartu behar diren aztertzeko. Horretarako, 45 hizlari aditu izango dira martxoan. Zientzialariez gain, administrazio publikoko zein enpresetako ordezkariak izango dira. Hizlarien artean, IHC Kantabriako Unibertsitateko Ingurumen Hidraulika Institutuko Iñigo Losada eta Southamptoneko Unibertsitateko Robert Nicholls izango dira.
Biltzarrak, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Adegiren, CSIC/ESADE/CEAB-ren, BC3ren, EUCC Atlantic Center-en, Bide-ren, Ubiode eta Portuetako Ingeniarien Euskadiko Elkargoaren, GIS Littoral Basque-ren, Iraunkortasunaren Behatokiaren eta AZTIren babesa du. Informazio gehiago,
egitasmoaren webgunean eskuragarri dago.