Hondarribiko aireportuan 2017an izan den bidaiarien trafikoa %6,6 hazi da 2016arekin alderatuz. Hegaldi gutxiago izan dira, ordea.
Pista laburtu arren, bidaiarien trafikoak gora egin du.
2017an emaitza onak izan ditu Hondarribiko aireportuak. 2016arekin alderatuz, %6,6 hazi da azpiegitura erabili duten bidaiarien kopurua. Abendua bereziko ona izan da, %11,2ko hazkundearekin.
Orotara, 281.859 izan dira aireportua joan-etorriak egiteko erabili dutenak. Hegazkinen trafikoa, ordea, pixka bat jaitsi da 2016arekin alderatuz, %0,4. Orotara, ia 7.000 operazio (6.925) neurtu dituzte joan berri den urtean.
Urte osoan zehar Bartzelonara eta Madrilera joateko (eta buelta egiteko) hegaldiak jasotzen ditu Hondarribiko aireportuak. Udan zabalagoa izaten da eskaintza.