Irungo Udaleko Mugikortasun sailak jakinarazi duenez, 2017a urte oparoa izan da IrunBus zerbitzuarentzat. Guztira, 1.671.366 erabiltzaile izan ditu.
Igoera nabarmena izan du zerbitzuak azken urtean.
Irungo Udaleko Mugikortasun sailak jakinarazi duenez, 2017a urte oparoa izan da IrunBus zerbitzuarentzat. Guztira, 1,6 milioi erabiltzaile baino gehiago igo dira aurten autobusera.
%2ko igoera izan du aurten erabiltzaileen kopuruak. Oro har, 1.671.366 irundarrek erabili dute zerbitzua. Linea guztietatik Zaisa-Ospitale ingurukoa izan da arrakastatsuena (1.203.228 bisitarirekin). Gainera, landa eremuko autobus zerbitzuak ere igoera nabarmena izan duela jakinarazi dute (%4,5 gehiago).
2018rako Irunek lehen autobus elektrikoa izango duela ere jakinarazi dute. Gainera, L-4 linea handiagotuko dute, irundarrei ahalik eta zerbitzu eraginkorrena eskaini ahal izateko.