Sahararen aldeko euskal karabana egitasmoaren barruan, Bidasoko supermerkatu eta ikastetxeetan bilketa solidarioa egingo dute, hilaren 26 eta 27an.
Hilaren 26 eta 27an egingo dute elikagai bilketa solidarioa.
Herrialde sahararrari laguntza bideratzen duen Tadamum elkarteak ‘XIV. Sahararen aldeko euskal karabana’ antolatu du. Ekimen solidariorako, Irun eta Hondarribiko herritarren artean elikagai bilketa egiteko deialdia luzatu dute. Bilketa hilaren 26 eta 27an egingo dute, Irun eta Hondarribiko supermerkatu eta ikastetxeetan.
Bestalde, udaran haur sahararrak etxean hartzeko deialdia luzatu dute, ‘Oporrak Bakean 2018’ programaren barruan. Egitasmo honen inguruko informazio gehiago, 666 50 13 50 telefono zenbakian edota
elkartearen helbidean eskuragarri izango da.