Sailkapeneko azken seietatik Hondarribia eta Vasconia dira puntuatu duten bakarrak. Bi taldeek Real Unionekin berdindu dute 13. postuan.
Ohorezko Mailako taldeak 1-1 berdindu zuen larunbat goizean Mutrikuren kontra, Hondartza futbol zelaian jokatutako 16. jardunaldiko partidan. Puntuen beharra du Hondarribiak, baina atzetik datozenek galdu zutenez, baliagarritzat eman daiteke berdinketa, are gehiago 89. minutuan lortu zuela kontuan izanda.
Zelaia oso lokaztuta zegoen arren, aukera askoko partida izan zen larunbatekoa. Mutrikuarrak 20. minutuan aurreratu ziren, korner batean Mikel Arrizabalagak buruz sartutako gol bati esker. Bigarren gola sartzeko aukerak izan zituzten mutrikuarrek, batez ere bigarren zatian. Hondarribiak ere izan zuen aurkariaren atea zulatzeko aukerarik, baina azken metroetan ez zuten asmatu. Nolanahi ere, etxekoek ez zuten etsi, eta 89. minutuan berdindu zuten. Iñaki Saez de Asteasuk lortu zuen gola, ezkerretik jarritako baloi bat atezainari aurrea hartuz bikain errematatuta. (
Hondarribia FEren Facebook orrian, partidaren bideo-laburpena ikus daiteke
Igandean Atretxabaletan
Asteburuan bukatuko da lehen itzulia, eta Hondarribia FEk Aretxabaletan jokatuko du. Golak sartzeko zailtasunak dituzte denboraldi honetan atxabaltarrek eta Ibarran jokatutako zortzi partidetatik lautan aurkariek berdindu edo irabazi dute. Bosgarrena izan nahi du Hondarribiak. Igande arratsaldean jokatuko da partida, 16:30ean.
Puntuak pilatzen jarraitu behar du taldeak jaitsiera postuak atzean uzteko