Datorren urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra bitarte egingo dute ikastaroa. Interesdunek 110 euroko matrikula ordaindu beharko dute.
Urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra bitarte egingo dute ikastaroa.
Datorren urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra bitarte egingo dute ikastaroa. DYA Gipuzkoak antolatutako egitasmoa da, herritar guztiei bideratutakoa.
Egunerokotasunean aurki daitezken arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko dute ikastaroan. Bihotz eta birika erreanimazioa edota zauriak, hausturak eta erredurak nola sendatu ikasiko dute partaideek. Ikastaro amaierako frogak gainditzen dutenek Sorosle Titulua jasoko dute. Ikastaroak 11o euroko prezioa du eta 943 46 46 22 telefono zenbakian dagoeneko izena eman daiteke.
DYA Gipuzkoa-tik jakinarazi dutenez, plaza mugatuak izango dira.