2017ko abenduaren 22an zabaldu zituen ateak Ficobako Eguberrietako Haur Parkeak. Ordutik hilaren 4ra bitarte, milaka guraso eta haur gerturatu dira.
Egunero, bataz beste, 1.157 bisitari jaso dituzte.
2017ko abenduaren 22an zabaldu zituen ateak Ficobako Eguberrietako Haur Parkeak eta hilaren 4ean eman zioten amaiera. Egun arrakastatsuena abenduaren 28a izan zen, 1.900 bisitari jaso ondoren.
Antolatzaileek balorazio “positiboa” egin dute. Bisitari gehien Bidasotik datozela ondorioztatu dute (%44a), %27a Donostialdetik eta Oarsoaldetik, berriz, %18a. Hala ere, Urola Kostatik, Tolosaldetik, Goierritik edota Deba ingurutik ere bisitari ugari jaso dituztela jakinarazi dute. Gerturatutako guztien %10a Iparraldetik etorri da.
Hona, HITZAk aurtengo Eguberrietako Haur Parkean ateratako argazki sorta: