Bidasoa ibaiko San Migel eremuan izango da jokoan erkidego mailako koparen bigarren jardunaldia, Santiagotarrak-ek antolatua.
Santiagotarrak-en ur bizietako kirolariak.
Santiagotarrak Kirol Elkarteko ur bizietako sekzioak antolatuta, eslalomeko Euskadiko II. Kopa izango da jokoan Bidasoa ibaiaren San Migel eremuan igandean (hilaren 7an). Javier Ramosen oroimenezkoa izango da, eta goizez egingo dira lehiak.
Bidasoa ibaiak ur emari handia du azken egunetan, eta euria egiten jarraituko duenez, maila egokian izango da ibaia ur bizien ikuskizunaz gozatzeko.
Euskadiko Kopako lehen proba
Bergaran egin zuten joan den abenduan. Santiagotarrak-ek hiru urrezko domina eta taldekakoa irabazi zituen bertan.