2016ean Ama Xantalengo ermita eta Ibaietako Gaina arteko errepidea hobetzeko lehen lanak egin zituzten; orain, Etxeberri inguruko obrei emango diete hasiera.
Etxeberri inguruko errepidea hobetuko dute datozen asteetan.
2016ean Ama Xantalengo ermita eta Ibaietako Gaina arteko errepidea hobetzeko lehen lanak egin zituzten; orain, Etxeberri inguruko obrei emango diete hasiera. Guztira, azken hiru urteotan, udalak 600.000 euro inbertitu ditu hiriko landa eremuak berritzeko.
Urtarrila erdialdean hasiko dituzte Etxeberri inguruko lanak, Lakoain eta Arbelaitztxipi baserrien arteko 350 metroko eremuan. Obrak egiteko, egun dagoen lurra erabat kenduko dute, eta euriak eragindako ura jasotzeko areka bat ipiniko dute. Etxeberriko errepidea inguruko baserri eta landa eremuen sarrerako bidea da, eta hortaz, bertako bizilagunen sarbidea erraztuko dute.
Obrak amaitzeko, lau asteko epea aurreikusi dute udaletik eta 91.098 euroko aurrekontuarekin ekingo diote.