Ohikoa den bezala, bihar, 18:00etan, Errege Magoak trenez iritsiko dira Irungo geltokira. Gaur, laguntzaileek gutunak jasoko dituzte udaletxean.
Ohikoa den bezala, Errege Magoak bihar ere trenez iritsiko dira Irunera.
Errege Magoak Irunera iristear direla, gaur (hilak 4), Irungo Udala bisitatuko dute Errege Magoen laguntzaileek. Bertan, 16:00etatik 20:00ak bitarte, haur irundarren eskutitzak jasoko dituzte.
Bihar berriz, azken urteetan bezalaxe, 18:00etan iritsiko dira Errege Magoak Irungo tren geltokira. Hortik, desfile klasikoa egingo dute Letxunborri hiribidetik, Hondarribia kaletik, Colon pasealekutik eta Genaro Etxeandia plazatik eta San Juan plazan amaituko dute. Bertatik pasa ondoren (19:15an gutxi gorabehera), udaleko balkoira bideratuko dira, ohiko diskurtsoa egiteko. Desfile guztian zehar, batukada eta ipuinetako pertsonaiak izango dira, haurren irribarrea eragiteko prest.
Aurtengo Errege Magoen kabalgatarako udalaz gain, BAF 7301 Trenbidearen Lagunak elkartearen, Irungo Atsegiña elkartearen, Santiagoko Deabruen, Ondare Kultur Elkartearen, ‘Irun Hiria’ bandaren eta Skola Musik-en laguntza jaso dute.