Correos eraikina eta ondokoa botako dituzte, berriak eraikitzeko. Berrien estetika eta itxura irizpideak ezartzeko ikerketa egin du udalak.

Itxura hau izango dute eraikin berriek.
Correos eraikina eta ondoan dagoen bat eraitsi, eta berriak egingo dituzte orube horietan. Udalak esan duenez, berriak eraikitzerako orduan hirigintza irizpide guztiak beteko dira, baita kalitate eta itxura aldetik, eraikin berriak egiteko Irungo Plan Orokorraren barrukoak denak.
Zehazki, Zabaltza plazako 6 eta 7, eta Zuberoa kaleko 2 zenbakiko eraikinak dira eraitsiko direnak, bertan berriak egiteko. Nabarmenena, historikoena, Correos zegoena. Jose Antonio Santano alkateak esan duenez, eraikina historia handikoa da hirian, eta horrek zituen ezaugarriak mantentzea garrantzitsutzat eman du, “eraikin horiek zuten esentzia mantenduko dugu, eta kanpotik zein barrutik zituzten ezaugarriak kontserbatuko ditugu”.
Hori guztia egikaritzeko, aurretiko ikerketa agindu du udalak. Ikerketa horren arabera, ezarrita daude zein ezaugarri izango dituzten eraikin berriek. Udalak onartu egin du ikerketa hori.