Breakdance txapelketaz gain, oilar borrokak eta graffitiak egiteko eremu bat eskuragarri izango dute irundar gazte guztiek.
Datorren larunbaterako (hilak 23), Irungo Udaleko Gazteria arloak bideratuta, egun osoko egitaraua antolatu dute. Gazteei bideratutako kaleko kulturaren inguruko jardunaldia izango da, zenbait jarduerekin.
Lehen ekitaldia,
break dance txapelketa berezia izango da, 17:30tatik aurrera, Amaia Kultur Zentroan. Txapelketaren hamabigarren edizioa IrunBreak taldeak eta Martindozenea Gaztelekuak antolatu dute. Ekitaldia ikusi ahal izateko, bertaratutakoek 4,20 euroko sarrera ordaindu beharko dute. Irabazleak 800 euro jasoko ditu, bigarren eta hirugarren sailkatuek kamiseta eta jertse bana eramango dute eta BBoy eta BGirl onenek txapela eta jertse banarekin sarituko dituzte.
Hip-hop kulturarekin jarraitzeko, 15:30tatik aurrera, Pio XII plazan, oilar borroka egingo dute. Gainera, Irungo Wrap House-ren eskutik, graffitiak egiteko eremu bat jarriko dute.
Breakdance estiloko txapelketa izango da.