Ostegunean, goizetik gauera, San Tomas
San Tomas Eguna handia da Irunen ere. Urdanibia plazaren inguruak txapel eta zapiz beteko dira, urteko jairik handienetakoan.
- 08:30ean, Euskal Kirolak Elkarteak eta udalak antolatutako nekazaritzako produktuen lehiaketako produktuen erakusketarako postuak banatuko dira.
- 09:00etan, lehiaketa-erakusketa horretako postuak zabalduko dira.
- 10:30ean, ezti dastaketa Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak antolatua.
- 12:00etan, barazkien, animalien eta ezti lehiaketen sariak emango dituzte.
- 17:30ean, Txorimaloak soinu taldearen saioa.
- 18:00etan, Adaxka dantza taldearen emanaldia.
- 18:30ean, Ibarla-Meaka dantza taldearen erakustaldia.
- 19:00etan, Eraiki dantza taldekoen txanda.
- 19:30ean, Udal Musika Eskolako ikasleek doinua jarriko diote Urdanibia plazari.
- 20:00etan, Auntxa Trikitixa Eskolako kideen agerraldia.
- 20:30ean, Meaka Euskal Dantza Taldearen eta Bidasoko trikitilarien ikuskizuna.
- 21:00etan, Meakako Adixkideak Urdanibiako oholtzara igoko dira dantza egitera.
- 21:30ean, Kemeneko kideek azken dantza saioa eskainiko dute.
- 22:00etan, Burrunba elektrotxarangak bidea hasiko du.