Gaurtik, urtarrilaren 5era bitarte, Txikilab-en, Haurtxokoan eta Martindozenea Gaztelekuan hamaika jarduera prestatu dituzte.
Denetarik prestatu dute Gabonetarako, haur bakar bat planik gabe gera ez dadin.
Gaur, hilak 18, Irungo Udaleko Gazteria ordezkari Josune Gomez, Txiribueltako arduradun Carlos Subina, Haurtxokoetako koordinatzaile Isa Arrigain eta Martindozenea Gaztelekuko koordinatzaile Ane Calvok ohiko Haurtxokoek eta Gaztelekuak eskainiko dituzten ekitaldien egitaraua aurkeztu dute.
“Aisi aktibo eta parte hartzailea” sustatzeko, eta hiriko haurren “gozamena eta ilusioa” sortzeko asmoarekin, aurten, ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte.
Txikilab Haurtxoko berriak gaur zabaldu ditu ateak. Udal Haurtxokoek berriz, hilaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5era zabalduko dituzte ateak Palmera Montero Gunean, goizez eta arratsaldez. Bertan, sukalde, dantza eta mozorro tailerrak prestatu dituzte, besteak beste. Martindozenea Gaztelekuan, asteartetik ostegunera, 17:00etatik aurrera, dance hall
masterclass-ak,
graffiti edota
slime tailerrak egingo dituzte. Bestalde, Gaztelekuak eta Haurtxokoek eskaintzen dituzten jarduerez gain, hilaren 23an, IrunBreak nazioarteko breakdance txapelketa egingo dute Irunen. Hilaren 26, 27 eta 28an berriz, Bideo Gazte lehiaketaren XXI. edizioa antolatu dute eta azkenik, San Pato Silvestre eguna egingo dute, urteko azken egunean (hilak 31).
Jarduera guztien informazio guztia,
Irungo Udaleko webgunean eskuragarri dago.