Irungo Udalak, Oiasso Erromatar Museoa, Aspace zentroa eta Goyeneche eta Uliazpi fundazioekin elkarlanean, elbarritasun psikikoak pairatzen dituzten irundarrek jorratutako erakusketa berezia antolatu du.
Museoaren sarreran zintzilikatu dituzte lan guztiak.
Irungo Udalak, Oiasso Erromatar Museoa, Aspace zentroa eta Goyeneche eta Uliazpi fundazioekin elkarlanean, elbarritasun psikikoak pairatzen dituzten irundarrek jorratutako erakusketa berezia antolatu du. Gaurtik aurrera, Oiasson egongo dira ikusgai lanak.
Gizarte Ongizate ordezkari Sergio Corchonek zehaztu duen bezala, “artea eta sorkuntzaren ikuspegitik, elbarritasun psikikoak dituztenen mundura gerturatzeko baliagarria izango da proiektua”. ‘Elkarbanatutako istorioak’ tituluarekin izendatu dute egitasmoa eta museoaren sarreran, orain arte elbarritasun ezberdinak pairatzen dituztenek egindako lanak ikusgai izango dira. Museoan aurkitu dituzten materialekin partaideek zenbait arte lan egin dituzte; gizakien arteko erlazioak, lanbideak eta ohiturak nabarmendu eta islatu dituzte lan horietan.