Datorren asteartetik, hilak 19, Irungo Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoan edota udaleko webgunean eskuragarri izango da aurtengo udal egutegia.
Hamahiru irundarren argazkiak sartu dituzte aurtengo udal egutegian.
Datorren asteartetik, hilak 19, Irungo Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoan edota
udaleko webgunean eskuragarri izango da aurtengo udal egutegia. Gaur aurkeztu dute egutegia, alkate Jose Antonio Santano eta Irungo Argazkilaritza Elkarteko Gerardo Garciak. Bertan, egutegirako aukeratu dituzten argazkien sortzaileak ere izan dira.
Aurten, berritasun bezala, hilabete bakoitzeko argazki horiek, irundarrek atera dituzte.
‘Irun nire balkoitik’ egitasmotik lortu dituzte irudiak. Guztira, 328 argazki jaso dituzte azken asteetan eta hamahiru irundarrenak sartu dituzte.
Aukeratutako argazkilari irundarren izenak ondorengoak dira: Jose Antonio Murguia, Mikel Arretxe Lujanbio, Amagoia Mitxelena Munduate, Maria Dolores Sagardia Vertiz, Jose Javier Barcianos, Alejandro Cendrero Iraola, Kizkitza Gonzalez Munduate, M. Jesus Fernandez Lendez, Nora Loidi Yarza, Eukene Lopez, Juncal Aramburu Arruabarrena, Amaia Olaizola Echaide eta Roman Diaz Garcia.