Koalizioaren ustez, "kontu politikoak" ez dira epaitegietan konpondu behar. Aurrekontuen plenoko jarreragatik kargua hartu dio gobernuari.
Hondarribiko EH Bilduk ez du begi onez ikusi Abotsanitzek eta PPk
Mariñel ontziko kudeaketa fiskaltzen esku utzi izana. Fiskalen esku utzitakoaren edukiaren berri emateko eskatu diete bi udal taldeei, eta “kontu politikoak” epaitegietara eraman izana kritikatu dute. EH Bilduk onartu du ez dutela fiskaltzetara igorri denaren edukia ezagutzen, eta azalpenak emateko eskatu diete bi udal taldeei. Batetik, delitu zantzurik ote duten argitu dezatela nahi du: “Ez dakigu inoren delituren zantzurik ote daukaten. Gure ustez, zinegotzi horiek gardentasuna erakutsi beharko lukete, egiten dutena eta haien asmoa azalduaz”.
Eta bestetik, bide hori, hau da, fiskaltzetara jotzea zergatik hautatu duten azaltzeko galdegin diete: “Alkateak delituren bat egin duenaren susmoa baldin badute, zergatik ez dute dagokion epaitegian salatzen? Zergatik jotzen dute fiskalengana? Zer eskatzen diete fiskalei iker dezaten? Zergatik hiru fiskalen aurrean? Pentsatzen dutena al da Gipuzkoako, EAEko eta Espainiako fiskalek konpondu behar dituztela Hondarribiko arazoak?”.
Hondarribiko EH Bilduren arabera, “kontu politikoak” ez dira epaitegietan konpondu behar, “eta are gutxiago Espainiako epaitegietan”. Eta egin izana kaltegarria izan daitekeela gaineratu du: “Gaude, fiskalen eskuetan jarri dena, denontzat kaltegarria izan daitekeela. Idatzitakoa ezagutzen ez badugu ere,
Mariñel auzia deitzen duten horrek kezkatzen gaitu, eta ez gatoz bat PPren eta Abotsanitzen jokabide horrekin. Are gehiago, larria irudituko litzaiguke zorigaiztoko istripua, mendeku politikorako erabiliko balitz”.
Nolanahi ere,
Mariñel-eko kudeaketa fiskalen esku uzteagatik
udal gobernuak aurrekontuen plenoan hartutako erabakia gogor gaitzetsi du Hondarribiko EH Bildu udal taldeak. Carlos Gebarak gutuna idatzi du komunikabideetan argitaratzeko eta bertan, EAJk Abotsanitzen eta PPren emendakin guztien kontra bozkatu izanak, “agintekeria” erakusten duela adierazi du: “Udal gobernu batek hartzen dituen erabakiak, herritar guztiongan eragina izango duten erabakiak, bi talde politikoen kontrako mendeku goseak eramanda hartzeak, agintekeria erakusten du” (
irakurri gutun osoa).
Istripua gertatu zenetik geldirik daude ‘Mariñel’ ontziko lanak