Atzoko haize indartsuak zenbat zuhaitz botatzeaz gain, EAko egoitzan bi kartel erraldoiren erorketa eragin zuen.
Zenbait kalte eragin zituen atzo haizeak Irunen.
Atzo, Irungo Udaltzaingo zein Babes Zibileko kideak hainbat operazio egin behar izan zituzten, haizeak eragindako intzidentziei erantzunez. 1:00etatik 3:00ak bitarte izan zen haize gehien. Tarte horretan, zuhaitz batetik eroritako adar bat udaltzaingoaren kotxe baten gainean erori zen (GI-636tik pasatzen zen bitartean). Goizeko 7:45ean, Eusko Alkartasuna alderdiaren egoitzan bi kartel erori ziren. Azkenik, 8:55an, Lizarra kalea moztu zuen zuhaitz bat erori zen.