Azken Portu eta Behobia elkartuko ditu bide berriak. 950 metroko luzera izango du eta oinezko zein bizikletentzako baliagarria izango da.
Gaur bisitatu dituzte obrak udaleko zenbait ordezkarik.
Behobia inguruko Bidasoa ibai parean, pasabide berria eraikitzeko obrak azken txanpan sartu dira. Azken Portu eta Behobia elkartuko ditu bide berriak. Balkoi irten bat jarri dute ibai gainean, oinezkoen zein bizikletentzako pasabide batekin eta dagoeneko baranda eraiki dute.
Bide berriak, guztira, sei metroko zabalera izango du. Bidegorriak 2,25 metroko zabalera okupatuko du eta oinezkoentzako bidea berriz 3 metrotaraino zabalduko dute. Bidegorri eta oinezkoentzako pasabideaz gain, 0,70 metroko zabalera izango duen jardinera jarriko dute. Guztira, bide berriak 950 metroko luzera izango du. Proiekturako, 2.217.840 euroko aurrekontua izan du udalak.
Lehenengo fasea amaiturik, bigarrenari ekingo diote datozen hilabeteetan, bide berria Artia eta Osonbiril inguruarekin elkartzeko asmoz.