Abendutik urtarrilera bitarte hamaika ekitaldi antolatu dituzte. Hilaren 9tik aurrera, kontzertuak, tailerrak edota ekitaldi bereziak prestatu dituzte.
Urtarrilaren 1era bitarte denetarik prestatu dute Lakaxitako kideek.
Irungo Lakaxita Gaztetxeak, abendua eta urtarrila bitartean, hamaika ekitaldi antolatu ditu. Hilaren 9tik urtarrilaren 1era bitarte, kontzertuak, tailerrak edota ekitaldi bereziak prestatu dituzte. Hona, datozen asteetarako antolatu duten egitaraua:
- Abenduak 9: Datorren larunbaterako, Aitor Irazu ardogilearen eskutik eta Labore Txingudik antolaturik, kata maridatua egingo dute. Bertan, zazpi ardo eta zazpi pintxo dastatzeko aukera izango dute irundarrek. Horrez gain, Irkaia eta Bide Makurra taldeen kontzertua prestatu dute, 21:30tatik aurrera.
- Abenduak 23: ‘Gabon multikulturalak’ ekitaldia egingo dute, Indoamerika Herria elkartearen eskutik.
- Abenduak 28: 21:30tatik aurrera, Pelax eta Kaxkezur taldeak Lakaxitako oholtza gainera igoko dira.
- Abenduak 29: Jare mare korto lehiaketa egingo dute, 19:00etan. Hilaren 20a baino lehen helbide honetara film labur bat bidali beharko dute.
- Urtarrilak 1: ‘Navidub’ urtezahar festa antolatu dute, 1:00etatik aurrera. Reggae eta dub estilotako musikarekin alaituko dute gaua.
Ekitaldi horiez gain, ekimen iraunkorrak egingo dituzte hilabete guztian zehar. Horrela, astelehenetan (12:00-13:30), Bare Alaia kooperatibaren produktuen banaketa, ostegunetan (9:30-15:30) atzerriko aholkularitza tailerra, ostiraletan (16:30-19:30) eta igandetan (10:30-13:30) Laboreren produktu ekologikoen salmenta, larunbatetan (12:00-13:30) Aldatsaren baratze kooperatibaren produktuen banaketa, eta astelehenetik ostiralera (8:00-14:00), Lakaxita Kooperatibaren hazitegia egingo dute. Bestalde, hileko lehen ostiral guztietan (18:00etan) ohiko koordinazio bilerak, bi astelehenetik behin Stop Kaleratzeak plataformaren bilerak (10:30) eta larunbatetan (11:00etan) euskarazko klaseak antolatu dituzte.