Hiru partidaren faltan, Gipuzkoako lauko finalerako eta Euskal Ligako bigarren faserako sailkatu da kadeteetako nesken lehen taldea.
Urtarrila bukaeran Euskal Ligan hasiko da Ikasbasket Hondarribia kirol elkarteko Kadete Errendimendu Mailako nesken taldeak. Gipuzkoako ligan orain arteko partida guztiak irabazi dituzte eta, horri esker, Euskal Ligaren bigarren faserako txartela ematen duten bi postuetako bat ziurtatu dute.
Azken partidan lortu du sailkapen matematikoa, Easo Menditxu bigarrenaren kontra alde handiz irabazita: 60-27. Hiru partida falta zaizkio liga bukatzeko eta ondoren, lauko finala jokatuko du taldeak, bere multzoko bigarrenarekin —Ikasbasket lehena geratzen bada—, eta beste bi multzoko bi onenekin, Zarautz eta Atletico San Sebastian; B multzoan jardunaldi bakarra geratzen da lehen fasea amaitzeko eta bi postuak zehaztuta daude dagoeneko.
Urtarrileko azken asteburuan hasiko da Euskal Ligako bigarren fasea. Bertan, lehen fasea jokatzen ari diren zortzi taldeei, lurraldetako ligetako talde onenak batuko zaizkie, eta ligaxka jokatuko dute, bi multzotan banatuta. Lehen aldia da Ikasbasketeko kadeteek Euskal Ligan jokatzeko sailkapena lortu dutena. Zorionak!
Urtarrileko azken asteburuan hasiko da Euskal Ligako bigarren fasea, Ikasbasket bertan dela