Larunbatean Mondragonekin galdu zuten mutilek, eta garaipena behar-beharrezkoa dute.
Bihar, asteazkenez, jokatuko da Hondarribia eta Touringen arteko
atzeratutako partidaren bigarren zatia, 11:30etik aurrera Hondartzan. Ohorezko Mailako bederatzigarren jardunaldiari dagokion partida da, euriagatik bertan behera geratu zena. Atsedenaldira 1-0 aurretik iritsi ziren etxekoak eta emaitza horrekin jarraituko dute norgehiagoka.
Urriaren 28an lortu zuen Hondarribiak azken garaipena, Urolaren kontra. Horregatik, markagailuari eustea oso inportantea da berdeentzat, sailkapeneko atzeko taldeak bultzaka baitatozkio (
ikusi sailkapena). Hondarribiak galduko balu, berriro jaitsiera postuetan sartuko litzateke, eta hurrengo partida Hirugarren Mailara itzultzea helburu duen Pasaiaren kontra dute.
Joan den larunbatean etxean galdu zuen taldeak, Mondragonen kontra (1-4). Arrasateko taldeak begiz jota ditu multzoko lehenak eta ez zion aukerarik eman Hondarribiko taldeari.
Hondarribiarrak 25. minutuan aurreratu ziren Touringen kontra