‘Euskaraz bizi nahi dut’ leloa, San Jose Ikastetxeko balkoian
Atzo, Blagan elkarteak euskararen aldeko mosaikoa aurkezteko antolaturiko ekitaldian, aurreko asteetan San Jose Ikastetxean Euskararen Txantxangorria abestiarekin grabaturiko lip dub-a ikusteko aukera izan zen (ikusi behean). Baina ordurako Euskararen Astea ospatzen ari ziren San Josen. Aurreko ostiraletik eta aste honetako ostiraleraino, ikasle, irakasle, langile eta gurasoek euskararekiko konpromisoa adierazteko aukera izango dute.
Euskaraz bizi nahi dut leloa balkoian jartzea izan zen lehen ekintza. Hortik aurrera, egitarau oso zabala prestatu du eskolako normalkuntza batzordeak: Itziar Ituño aktorearen eta Ion Areitio bike-trial pilotuaren hitzaldiak, Maialen eta Amets Arzallus arreba-anai bertsolarien saioa, euskarazko filmekin zineforuma, txikienentzako jokoak, herri-kirolen olinpiada, urteroko pilota txapelketa, eta abar.
Gainera, DBHko 4. mailakoek biharko gaztedromoan parte hartuko dute, eta lehiaketa berezia egingo dute ikasleen artean, Euskarazko hitz kuttunena aukeratzeko.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.