Tetra sare digitaleko sistema ekarri dute Irunera. Sistema berriarekin, Irungo Udaltzaingoa eta Ertzaintzaren arteko konexioa hobetuko dute.
Gaur aurkeztu dute sistema berria.
Tetra sare digitaleko sistema ekarri dute Irunera. Sistema berriarekin, Irungo Udaltzaingoa eta Ertzaintzaren arteko konexioa hobetuko dute. Orain dela aste batzuk udalak Eusko Jaurlaritzarekin hartutako erabakiaren ondorio da, eta gaurtik aurrera erabilgarri izango dute.
Irungo Udaltzaingoko ordezkari Lourdes Larrazak gaurko aurkezpenean zehaztu bezala, “sistemak Ertzaintzarekin koordinazio zuzena izaten lagunduko du, orain arte burutu beharreko kudeaketa korapilatsuak murriztuz”. Gainera, “udaltzainei beste segurtasun gorputzen datu basetarako sarbidea ahalbidetzen” duela nabarmendu nahi izan du.
Sistema berrirako, 99.000 euroko inbertsioa egin dutela jakinarazi du Larrazak.