Datorren asteburuan, hilaren 8tik 10era bitarte, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka egingo dute Irungo erakustazoka erraldoian.
Dagoeneko Ficoba ingurua apaindu dute.
Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka dagoeneko prestatzen ari dira Irungo erakustazokan. Ficobak
Gipuzkoako Artisauen Elkarte Gabiltza-rekin elkarlanean burututako egitasmoa da. Hilaren 8tik 10era bitarte egingo dute. Azokarekin bat, Irungo Artisautza Erakusketaren VIII. edizioa egingo dute.
2018ko Gabonetako opariak egiteko, guztira, 126 erakusketari izango dira hamahirugarren edizioan, hiru pabiloitan banaturik. Gainera, berritasun bezala, aurten Irungo hamabi dendek hartuko dute parte. Erakusketariez gain, berrogeita hamar sari inguru banatuko dituzte bisitarien artean eta ume zein helduentzako jarduerak antolatu dituzte. Antolaitzaileek Gipuzkoatik jendea gerturatzea espero dute.
Azokak, datorren ostiralean zabalduko ditu ateak, 11:00etan,eta 21:00ak bitarte bisitatzeko aukera izango da. Igandean berriz, 20:00etan itxiko dituzte ateak. Sarrerak hiru eurokoak dira (12 urte beherakoek doako sarrera dute).