Memoria historikoa berreskuratzeko asmoarekin, adinekoen esperientzia jasoko dute gazteek. Gainera, hitzaldiak, solasaldiak edota bidaiak antolatu dituzte.
Gaur Pio Baroja eta Mendibileko ikasleek adinekoen esperientziak entzun dituzte.
Irungo Udalak, seigarrenez jarraian, Orbel-Haizea egitasmoa jorratuko du aurten. Memoria historikoa adinekoen bizipenetatik berreskuratzeko programa da, udalak Hezi Zerb Elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean egindakoa.
Datozen asteetan, hiriko ikastetxeetan frankismo garaiko testigantzak emango dituzte. Gaur, Pio Baroja eta Mendibil ikastetxeetako ikasleek Jose de Sola eta Rosi Perez irundarren istorioak entzun dituzte.
Egitasmoarekin batera, abenduaren 11tik 14ra 280 ikasleko talde batek Frantziako Gurs kontzentrazio esparrua bisitatuko du. Txangoan bizitutako esperientziak idazlanetan islatu beharko dute ikasleek, eta egitasmoari amaiera emateko, lan guzti horiek jasoko dituzte.
Gainera, etxeko txikienentzako (LH 6ko ikasleak) ere Orbel-Haize bertsio gaztea egingo dute. Frankismoarekin eta Guerra Zibilarekin zerikusia duten hiriko leku edota pertsonaiak ezagutuko dituzte.