Hiru film saritu dituzte hamazazpigarren Ficab-en
Joan den larunbatean, hilak 25, Irungo Oiasso Erromatarren Museoan, Bidasoko XVII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren irabazleen berri eman zuten.
- Epaimahaiaren sari nagusia Cedric Robion-en ‘La tumba de Gengis Kan, el secreto desvelado’ lanak eraman zuen, “gaiaren egokitzapenagatik eta arkeologia zein teknologia berrien aplikazioarengatik”.
- Arkeolan saria (Arkeolan fundazioak bideratua) Sarah Jobling-en ‘La Pompeya britanica de la Edad de Bronce’ filmak eraman zuen, “meategi aparta aukeratzeagatik eta egiazko narrazio zinematografiko batean bilakatzeagatik”.
- Publikoaren sari berezia Javier Balaguer-en ‘Cervantes: la busqueda’ filmak eraman zuen, bertaratutakoen bozka gehien eskuratu ostean.
- Bestalde, epaimahaiak Juan Manuel Ramirez Hermosoren ‘Luz bajo la tierra: la destruccion de Cholula’ filmari aipamen berezia egin zion.