Ehun urtetik gorako zortzi erraldoiak berritzeko apustua egingo du Irungo Atsegiñak. Herritarren artean finantzatzen laguntzeko deialdia luzatu dute.
Irungo Atsegiña elkarteko erraldoiak, aurtengo sanmartzialetan.
Irungo Atsegiña elkarteak egun dituen zortzi erraldoiak berrituko dituela jakinarazi berri du. Elkartekoek adierazi duten bezala, “ehun urtetik gorako erraldoiak lehen eguneko esentzia berreskura dezaten”, jantzi, osagarri, egitura, gorputz eta beso berriak izango dituzte.
Erraldoi berri bakoitzak 43 zati izango ditu, eta zati bakoitzak 200-300 euro inguruko kostua du. Herritarrei zaharberritze prozesuan parte hartzeko deialdia luzatu diete elkartetik, eta laguntzen dutenen izenak erraldoietan jarriko dituzte. Prozesua finantzatzeko interesa dutenentzat,
elkartearen helbidera idazteko aukera eman dute. Bestela, asteartetan 19:00etatik 20:00ak bitarte elkartean bertara gerturatzeko aukera dago.