Irungo Udalak, Bidasoa Bizirik-en laguntzarekin, Gaztebilan egitasmoa aurkeztu berri du, hiriko gazteei lan mundua gerturatzeko asmoarekin.
Gaur eman dute egitasmoaren berri Irungo Udalean.
Irungo Udalak, Bidasoa Bizirik-en laguntzarekin, Gaztebilan egitasmoa aurkeztu berri du. Irun Ekintzaren planean adostutako ekintzen barruan sartu dute, hiriko gazteei lan mundua gerturatzeko asmoarekin. Gaur aurkeztu dute formakuntza berria, udaleko Miguel Angel Paez eta Irungo La Salleko Mar Romok.
Egitasmoa 30 urtetik beherako irundarrei bideratu dute, kanpoko merkataritza eta sare sozialen inguruko formakuntza jaso dezaten. Bi sektore ekonomikoak egun eskualdean dagoen eskaeraren arabera aukeratu dituzte.
Apuntatzeko, aurretik, bigarren mailako ikasketak edota Batxilergoko titulua izan beharko dute interesdunek. Hamabost pertsonako bi taldetan banatuko dute formakuntza guztia. Gainera, formakuntza ostean, praktikak eskainiko zaizkie parte hartzaileei (hilabete eta erdiko iraupenarekin).
Izena emateko, abenduaren 11era bitarte aukera dute irundarrek,
webgune honetan. Ondoren, formakuntza jasoko duten hiritarren izenak jakinarazi eta abenduaren 14ean hasiko dituzte saioak. Kanpoko merkataritza formakuntza ITC Fundazioak emango du; sare sozialen ingurukoa berriz, Irungo La Sallen egingo dute. Programa guztirako, 85.775 euro aurrekontua dute.